XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta neska horrek han azaldu behar, ni gizon honentzat esklaboa bezala, esklaboa bezala gero, lanean aritu ondoren.

Mugitu gabe, burua okertuta eta eskuak magalean zituela, emakumeak, zikloi baten ondoren hondakinen gainetik zutik ageri den tximiniaren gelditasun ahitua zeukan itsatsia.

- Ohe atzean txokoan zutik, inpermeable hura soinean zuela.

Bildurrak aidean zegoen, bere laguna, berriro ere odoletan barrura sartu zutenean.

Ohe gainean utzi zuten eta Vanek berriro jo zuen.

Leek Vani besotik heldu zion eta neska txokoan zutik maskara horietako baten zuloak ematen zuten begiekin.

Inpermeablea horman zegoen zintzilik eta berak bere abrigoaren gainetik jantzi zuen.

Soinekoa ondo tolestatuta zeukan ohe gainean.

Haren gainean bertan bota zuten morroia, odol eta guzti, eta esan nion Leeri: Jainkoarren, zu ere mozkortuta al zaude?.

Baina berak begiratu besterik ez zidan egin eta nik ordurako sudurra zuritua zeukala ikusi nuen, mozkortzen denean jartzen zaion bezala.

Ateak ez zuen maratilarik baina pentsatu nuen laster kamioiaren antea egitera joan beharko zutela eta zerbait egin ahal izango nuela haiek joandakoan.

Orduan Leek kanpora bidali ninduen eta kriseilua hartu zuen, beraz, haiek portxera itzuli arte itxoin beharra izan nuen itzuli ahal izateko.

Ate ondoan bertan egon nintzen barruan.

Morroia zurrungaka ari zen, hango ohean, arnasa nekez hartuz, sudurra eta muturra berriro ere maztrakatuta bait zeuzkan, eta besteak portxean zirela entzun nuen.

Hurrena irten egin ziren eta etxe inguruan eta atzekaldean zebiltzala sentitu nituen.

Azkenean isildu ziren.

Han egon nintzen, hormaren kontra jarrita, zutik.